Maulek argindar berdea baizik ez dü erabilten

2017/09/05a

enerjiberriztagarrihitzarmen.jpg

etemeraren 1az geroztik, Mauleko herriak erabilten düan argindarra oro berriztagarria da eta heben berean ekoiztürik. Herriko Etxeak, Energie D’ici izeneko entrepresarekin hitzarmen bat izenpetü dü dagün 3 urterentako. Egintza hau Agenda 21aren barnen sartzen da. Eta entrepresa honek prezioa apalagoan hornitzen dü elektrizitate berdea.Energie D’ici, argindar ekoizleen eta harzaleen artean den arizale bakarra da eta hainbat ekoizle ttipi biltzen dütü. Horietan Mauleko hurtegi hidroelektrikoa.
Maule, Xiberoko lehen herria da osoki elektrizitate berdez horniturik dena. Eta zoin nahi herritarrek ere kanbiat leite argindar hornitzalez. Ageriko ikusbidea jarraikirik izanen denez. Mixel Etchebest aüzapeza:
Antoine Garcier Energie d'ici-ko bürüa :