Mauleko igeriskagian jente güti bena emaitza honak!

2017/09/12a

Lisa eta aline Lajeunesse.jpg

Jente güti ebili da üda hontan Mauleko igeriskagian, denbora txarragatik. René Castel igeriska erakaslea eta igeriskagiaren zaintzaileak erran deikünaren arabera, Mauleko igeriskagian lanean hasi denetik sasu txarrena izan da. Bestalde, Mauleko igeriska kirol batarzüneko gazteek emaitza zinez honak kausitü dütüe Esküaldeen arteko Frantziako kopan.
Martin Colas gazteak, Besataka edo “Brasse” delako sailaren 50 metratan Frantziako kopa irabazi dü.
Lisa Lajeunesse 100 metratako igeriska libroan 2. leküan sailkatü da, Elise Etchetok 200 metratako 4 igerisketan, 2. leküa ere kausitü dü ; azkenik, Aline Lajeunesse 100 metratako Naiaka edo Papillon sailean 2. leküan sailkatü da. Orotara, güzien artean, 16 aldiz iragan dira podiumeala. Ürrentzeko, jakin ezazüe, igeriskagia ürrietaren 19ala zabalik egonen dela orano, zabaltze tenoreak Eüskal Hirigüne Alkargoako internet günean edireiten ahal dütüzüelarik beharrez.
René Castel zaintzalea: