Baküna Show 2 edo Üda batez ikusgarria plantatzeko bidean!

2017/09/13a

bakunashowweb.jpg

Orotara, 40 dantzari presentatü dira Konpany Beritzaren dagün ikusgarrian parte hartzeko xedez. http://www.xiberokobotza.org/administratzaile/kanbiatu-artikulua/218 « Uda batez » Bakuna Showen jarraikia prestatzen ari da. Hala, 40 bat xiberotar dantzari jüntatü dira Maule Baithan, Fabio Lopez koregrafaren begien aitzinean igaiteko. Joana Etxart idazlea, Ddiddue eta Joana Etxeberri arropa egileak edo orano Johane Etchebest xedearen builtarazlea Konpany Beritzaren lagüntzarekin hor ziren ere eta entzünaldi zonbait igaranarazi dütüe.
Xiberotar dantza, inprobizazione edo asmakizün, koregrafia.. oroetarik eginarazik izan zaie beren trebetarzünaren ikusteko. Azkenean, 18 baizik ez dira hartürik izan.
Xehetarzünak Johañe Etxebestekin: