San Frantses kolegioak ere eüskara proposatzen !

2017/09/19a

san frantses.jpg

Mauleko San frantses kolegioak sartzea egin dü, bere sail elebidün berriarekin. Nahiz eta orenak ez diren ofizialki kontatürik, bi erakaslek kurtsoak eüskaraz proposatzen dütüe. Hala, eüskara, kirola eta arte plastikoak eüskaraz iragaiten dira 6. eta 5.ekoentako. Orotara, 14 ikaslek eüskaraz amiñi bat ikasiko düe. Beste berritarzün nausia züzendari berri bat izatea da, Donaixtiko André Larralde lehen aldikoz züzendari izanen beita. Hola San Frantses kolegioak züzendari eüskaldün bat düke. Bestalde, aurten 16 ikasle sartü dira 6.ean ; orotara 135 dira, horietarik 55 barnategi arraberritüan egoiten direlarik.
André Larralde züzendaria :