Karreiüetzaz gogoeta bat eraman da Ahalen Bestan!

2017/09/25a

ahalen besta.jpg

Ahalen besta igaran da aste ondar hontan Maulen, Europako transizione astea beitzen igaran astean. Neskenegüneko kontzertüek eta iganteko merkatü eta bisitek arrakasta üken badüe, ostirale arratsean karreiüetzaz gogoeta bat eraman düe Zerbütxügünean, 50 bat lagünek. Hatsarre batetan, dokümental elibat erakutsi dira eta jenteek haboroenik maitatü düena Kintoa Mugi edo Aldude ibarreko egitasmüaz ari zena zen. Hanko Herri Alkargoa ohiarekin gogoeta bat eramaiten beitüe karreiatzeen hobetzeko. Eta hola, botüren partekatzeko plateforma bat egin düe, harahonakatze bat antolatü, pirripita edo bizikleta elektriko bat erosi eta ber eseiarazi… Xiberoan ze egiten ahal zen garraioren hobetzeko eta gütiago kutsatzeko gogozkatü da. Eta ber asmüko jarte handiena ekarri düan ideia izan da auto stop delakoa behar zela garatü.
Xehetarzünak Allande Errezaret antolazalearekin :
Gaüaldian parte hartü düen zonbaiten lekükotarzünak ere bildü dütügü :
Alex :
Arnaud Rodriguez :