Osagarri honean da basabürüko eskübalua!

2017/09/26a

zibero.jpg

Orotara,16 talde eta kasik 300 lizentziadün, ütxüra ederra erakusten dü aurten Atarratzeko Zibero eskübalu taldeak. Neskatilak dira haboroenik lizentziadünen artean, kasik hiru partetarik bi beitira,10 talderekin. Planta hon honi, ñabardüra bat ekarri behar balitz, 13 eta 18 urteren artekoen eskaz airea litzate. Bena geroari soegitez, bada baikor izatekorik, eskübalu eskolan 40 bat haur badirelakoz. Neskatilen taldeak arau kanbiatzeak bizitüko dütü aurtenko sasuan. National 1eta 2a desagertzen beitira Akitania Berriko lehiaka batek ordezkatürik izateko.
Motikoen indartzeko, aldiz, 3 jokülari jin dira: Daniel Caillaud, Guillaume Peillen eta Yan Bigot
Zibero Sporten aurtenko helbürüa da, diren mailan egoitea. Mathieu Tauzinek azken urtea düke trebazale bezala, bena taldeak begiratü nahi lüke, züzendari tekniko gisa. Azkenik, jakin behar da eskübalua txeste nahi düen haurrek, hilabetez esprabü bat egiten ahal düela dohainik. Interesatüak, Zibero Sporteko aurdüradünekin harremanetan sar bite…
Francis Burguburu presidenta :
Mathieu Tauzin entrenazalea :