Agerria eta Fenics egingeiak aipatürik izan dira Maule-Lextarreko Kontseilüan

2017/10/04a

michel etxebest.jpg

Agerria bide honean da. Hona zer jakin dügün iragan ostiraleko Maule-Lextarreko Kontseilüaren jüntan. Agerrian lanek jarraikitzen badüe, hein batetan beterik da eta jadanik badira galtoak dagün bedatse eta üdako. Ordüan, baikor izaterik bada, alde hortarik. Haatik, ez da erranik Agerriako joanarazleak hor jarraikiko düala, bena haren esprabü epea ez da orano ürrentürik. Bestalde, Agerriako jatetxea larrazken hontan zabaltzekoa da. Kontseilüaren aipageitan ere, FENICS egitasmüaren barne, ebilzale eta arrantzükariak ühaitzetik hüllantzeko egingeiak aitzina jarraikitzen du.
Mixel Etxebest aüzapeza :
Beñat Elkegaray oposiziokoa :