Zertan da Eüskal Hirigüne Alkargoa

2017/10/05a

Euskal_Hirigune_Elkargoaw.jpg

Bada 9 hilabete orai Eüskal Hirigüne Alkargoa plantan dela, lehenagoko 10 lürraldetako Herri Alkargoak jüntatü ondoan. Orano antolatze lanetan dira, zerbütxüak bibilkatzeak eta arraplantatzeak denbora hartzen dü. Hiru egitüra badira :
- Batzorde egonkorra non ere 69haütetsi baden, horien artean lau xiberotar: Jean-Pelle Iriart, Dominika Boscq, Mixel Etchebest eta Michel Ibarra.
- Batzorde eragilea, 25 haütetsirekin, horien artean Dominika Bosq eta Mixel Etchebest.
- Haütesti Biltzarra, non ere Ipar Eüskal Herriko aüzapezak eta beste haütetsirik ere baden.
Xiberoarentako, oraidanik ikusten da egitüra handi honek dütüan ekarpenak: hasteko, hanitx dira erabaki günetan, eta egitasmü zonbait obratzen hasi dira alkargo berri hori esker, hala nola laborantxan.
Jean Pelle Iriart :