Agro-oihangintzaz ikastaldi bat!

2017/10/06a

oihhana.jpg

Eüskal Herriko Laborantxa Kanberak agro-oihangintzaz ikastaldi bat antolatzen dü ürrietaren 30 eta 31an. « Lantatze egingeia ontsa gogozkat » date honen geia. Oihanak bertüte hanitx dütü, izan dadin itzalaren egiteko, frütüen emaiteko, lürraren etxekitzeko (zühain herroer esker), egür edo zur egiteko eta beste…
Ikastaldi hortan parte hartzeko, haatik, izenak ürrietaren 6a gabe eman behar dira, eta ahalaz ikastaldia aitzin informazione bildü oihangintzaz. Hortarako, EHLGala deitü behar da (05 59 37 18 82) ; honek bideoak eta idazkiak igorriko dütü. Gisa horrez, parte harzaleak beren galtoekila jinen dira ikastaldiala.
Joana Hoqui EHLGko langilea: