Hurak arrenküratzen dütü Xiberoko haütetsiak !!

2017/10/11a

herriko etxe.JPG

Hori da berreziki eztabadatü Atarratzeko azken kontseilüan. Erran behar da hurraren konpetenziak dagün urteetik aitzina Eüskal Hirigünearen ardüra datekila, izan hur edangarria Hori da bereziki eztabadakatü Atarratzeko herriaren azken Kontseilüan. Erran behar da huraren gaineko esküdünda, dagün urteetik aitzina, Eüskal Hirigüne Alkargoaren ardüra datekeala, izan dadin hur edangarriarentako edo huraren tratatzeko sindikatarentako. Xiberoko herri hanitxek hur edangarriaren küdeantza joanarazten düe, Atarrratze eta Maule aldiz hur partxuergoan direnean. Orai, herri horiek haütatü behar düe Xiberoko hur partxuergoan sartzen direnez, Maule eta Atarratze bezala 2020ala arte, ala Eüskal Hirigüne Alkargoari xüxenka lotzen direnez. Astelehen hontan (2017/10/09) jüntatü dira berriz ere xehetarzün habororen ükeiteko beren haütüaren ahal bezain ontsa egiteko. Beste aipageietan, Telethon delakoa antolatzen züan alkarteak arrenkürak ekarten dütü, ez beita haboro ihor ere horren joanarazteko. Bestalde, Linky kontagailüaren aferarekin deitürik izan dira berriki epaitegialat eta abokatürik gabe joanen dira, fresik ez ükeiteko.
Arnaud Villeneuve :