Xiberoko ützülia handitüz doa !

2017/10/16a

xiberoko utzulua.jpg

Xiberotarrak kirol alkarteak, « Xiberoko Ützülia » lasterkari beste builta baten emaitea helbürü gisa hartü dü dagün urteko. Hortarako, aurten baztertü düen sosa, komünikazionean ezarriko düela jakinarazi düe neskenegünean Aterein egin zen biltzar nausian. Aurten, 50 bat taldek parte hartü züen arramaiatzean agitü zen bigerren antolaldian. Dagün urtean, beraz, esperantxa düe jente haborok parte hartüko düala. Xiberotarrak kirol alkarteak lasterka maite düen 50 bat jente biltzen dütü, astearte eta ostegün gaü oroz trebatzen direnak Mauleren gainti lasterkan aritzez. Interesatürik diren güziak hüllantzen ahal dira, edozoin heinekoa izanik ere.
Alkarteko Maylis Houretek bildüma egiten deikü: