Basabürüko geroaz gogozkatü da astehartean!

2017/10/19a

basaburukogeroaz.jpg

Prefosta alkarteak Basabürüaren geroaz eramaiten düan lana jarrikitzen dü. Lehen bilkura bat egin zen düala bi aste, non ere Basabürüko alkarteak zerrendatü ziren. Eta bigerren bat egin da astearte gaü hontan. küumita hanitx egin eta, jendea jin da nasaiki. Haütetsi zonbait bena geienik Alkarte desbardinetako 60 kide hor ziren bilküran parte hartzeko. Zer gune bazen elkarten beharrer arrapostü emaiten ahal zirenak aipaturik izan dira. Eta lana aitzinatu da, xiberoko beste bi güneetan bezala (Barkoxe eta Sohutako lizeoan), lan konkretüa abiatuko beita. Hiru lan talde edo komizionen sortzeko gogoa bada, non ere nahiantek beren izena emaiten ahalko diren. Orai basaburuko jendeer da, nahi düen gero baten sortzeko indarren egitera.
Jean Phillipe Petit Apoloborda Gamereko aüzapeza :
Arnaud Villeneuve Atarratzeko aüzapeza :
Mathilde Caraminot Prefosta alkartekoa :