Mauleko libürütegia arraberritürik, hitzordü bat proposatzen dü bihar!

2017/10/20a

liburutegiw.jpg

Lau hilabetez zerratürik egon ondoan Mauleko libürütegia arra freskatürik, berriz zabalik da, bena eüskararen presentzia segürtatzen züan Maider Bedexagar gabe ! Berriz abiatürik, aste ondar hontako hitzordü bat eskeintzen deikü. Madagazkarreko müsikalari den Jean Pisotaz, Geneviève Marceau margolariak egin BD edo marrazki bildüma bat aurkeztürik date, eta müsikalariak berak, prestatzen ari den ipuin müsikatü baten aho goxoa eskeiniko dü, Alain Larribet Occitentadar müsikalariarekin..
BDaren aurkezpena, gaur berean, 18/30 tan libürütegian, eta ipuin müsikatüa, bihar, 21 tan Maule Baitan, Prezioak 7 eta 5 €tan…
Beatrice Lahargoue :
Chrystelle Mange :