Dantza tradizionalak dantzatzeko parada bihar Irabarnen!

2017/10/20a

aitzinadantzak.jpg

Neskenegün hontan Aitzina Dantzak alkarteak dantzaldi tradizional bat antolatzen dü irabarneko jauregian ! 5 urte ari dela alkarte hau mündü osoko dantza tradizionalak erakasten mauleko gela batetan. Urtez urte jente haboro bildü dü eta aurten 50 bat ikasle dütü. Eüskal dantzetaz gain, flandriar, gaskoi, biarnes, irlandes… dantza ikasten dütüe. Lehentze neskenegün hontan antolatzen düe egünaldi oso bat irabarneko gaztelüan. Ikastaro batekin arrestitan, jadanik beterik dena, aihari bat arratsan eta ondotik dantzaldia. Biarnes 2 talderekin : Papar'oc eta Huec izenekoak. 8 euro balio dü sartzeak 9 orenetan hasiko dena irabarneko gaztelüan.
Xehetarzünak oro Jerome Etchemaite alkarteko presidentarekin :