Azkorriaren larrazkeneko feira bihar!

2017/10/27a

azkorria.jpg

Jadanik hamabigerren ezne-biltze sasua abiatüko da laster Muskildiko Azkorria laborari gaznakagian. Artean, gazna erosleen eta süstengazaleen eskertzeko gisan, feira bat antolatzen da neskenegün hontan, ürrietaren 28an. Kalitatezko gazna hau kartieleko jenteer ere proposatü nahi düe eta hortarako urtean berritan gaznak prezio apaletan saltzen dütüe Bazkoz eta, arre,n Domesantorez.
“Lür bat, talde bat, gazna bat” mezüarekin, 17 laborariren artean altxatü zen gaznakagia eta 10 urteren bürüan bere leküa egin dü eta segürtatzen ari da. Güti gora behera, 460.000 ezne butilla biltzen dütüe sasuan eta gazna haboroxeenak saltzen dira Akitania esküaldetik Bordelera artino, bai eta Tolosako salgüne handietan ere. Salmentaren %5a, aldiz, Hego Eüskal Herrian egiten da. Egünko egünean, 16 laborari partxuer dira eta 7 lanpostü bada gaznakagian.
Jean Claude Barreix :