Entrepresa berri bat bada Xiberoan : Ametxeco

2017/10/27a

ametxeco.jpg

Ametxeco da Xiberoan abiatü berri den entrepresa berria. Maider Larroryk dü abiarazi, 26 urtetan, eta 3.000 euroko sos lagüngoa üken dü CLEJaren partetik. Entrepesa honek hozberoaren ikerkak eginen dütü etxe berri baten eraikiaraztean. Ikerka horren egitea legez behartürik da etxe baten eraikitzeko baimenaren ükeiteko. Harek baimenaren emaiteaz gain, ikusten ahal dü ea kanbio elibat egiten ahal direnez isolazionearen aldetik edo beste. Jakitez jabeek düela haütatzen zer sos hein ezarri nahi düen. Ametxeco entrepresak etxeak arraberritü nahi dütüener ere aholkü emaiten dü. Iragan astetik aitzina bülegoa Irabarneko Lankia Bermagian edo « pépinière d'entreprises » delakoan kokatürik dü.
Maider Larrory :