De Bela Mauleko zaldünaren pastorala abiaturik da!!

2017/10/30a

pastorala maule.jpg

Maule-Lextarreko 2018ko pastorala antolatüko düan alkartearen administrazione kontseilüak lehen bilküra egin dü, lanaren presentatzeko. Haütü inportantenak hartürik izan dira pastoralaren plantan ezarteko. Lehen lehenik errejenta.
Jean Fabien Lechardoy date berriz ere, düala 13 urte bezala. Bere lagüntzeko Jean Louis Aranburu eta Pascale Elichondoborde ariko dira kantarien eskolatzen eta Aline Elgoyhen eta Martine Beheregaray dantzariak trebatüko dütüe.
Erramun Garzia-Zabalegik beste behin ere arropak asmatüko dütü. Bere azken pastorala datekeala jakinarazi dü. Jean Bordacharrek izkiribatü düan 'De Bela zaldüna' en trajeria lantüko düe algerrekin. Eüskararen inportantzia ere aipatürik izan da behin beno haborotan eta bekan agitzen dena ere, bilküra osorik eüskaraz iragan da.
Jojo Malharin alkarteko bürüa :
Jean Bordaxar idazlea :
Jean Fabien Lexardoi errejenta :