Ürzoetaz gaüaldi bat bada ostiral hontan

2017/10/31a

ihiztk.jpg

Sareak, Napal et ürzo solas badate ostiral arrats hontan ürdñarben. Ülüntzeko seietan hasiko da ürzoaren mündüaz datekean gaüaldia. Napaleko saretegietako argazki andana bat ikusgei dirate ostatüaren ondoko gelan, Mixel Xilopek aipatüko düalarik teknika honen hiztegia, Xarles Videgain Euskalzainak bere ekarpena ere eginen düalarik. Txorien zaizalen elkarteko Jean Paul Urcunek txorien harat honarat edo migrazioaz mintzatüko da, eta azkenik, nahi düanak urzo edo barazki jaten ahal düke herriko ostatüan, hortarako, izenak eman behar dira 06 73 24 20 81 an.
Ürzoen üngürüko gaüaldia, ostiral arrats hontan 6 etarik goiti, Urdiñarbeko Beila Xokoan.
Leonie Bedaxagar eta Mixel Xilope :