Hernandorena txapelketa Atarratzetik igaiten!

2017/11/02a

hernandorenaw.jpg

Basabürüko hiribürüan ere bertsoak dirate aste hondar hontan. Hernandorena bertsu txapelketa, 25 urte petikakoa Atarratzeko Prefostan eginen beitü saio bat. Ostiral hontan 9 orenetan date eta hortara bertsolari honak badira: Asier Galarza, Kerman Diaz, Naia Sasko, Maialen Akizu, Aroa Arrizubieta, Unai Mendiburu.
Txapelketa hau eginik izan da adin hortako gaztentako ez beitzen txapelketarik antolatzen. Eta lehentze Eüskal Herri osoan iganen dira sailkapenak. Gazte badira ere maila hona agertzen düe oroek.
Txapelketa hortaz xehetarzünak Xan Alkat Bertsozale elkartekoarekin :