Txostagailü merke saltze bat neskenegünean

2017/11/02a

merkesltze.jpg

Haurra alkarteak ttipien eta handientako txostagailü merke saltze bat antolatzen dü, Mauleko parropia gelan, azaroaren 4an, neskenegünean. Bada urte zonbait arrakasta hanitx düen merke saltze hori egiten düela ; puericulture edo haur artatzaileentako material/ekeia, txostagailü, jokü, libürü eta holakoer bizi berri baten emaiteko. Saltzaleek ez dezen egüna gal, Haurra elkarteko eta beren laguntzaileek düe dena eginen. Saltzeko interesatürik bazide, ekeiak bezperan ützi beharko dütützie 9ak eta 19ak artean. Ez badira saldürik izan, arra hartzen ahalko dirate ; Mauleko parropia gelan. Haatik galdeginik da gaüzak xahü eta estatü honekoak izaitea.
Merke saltzea mauleko parropia gelan neskenegünean goizanko 8.45tarik 16.30tara.
Michele Aizager Haurrak alkarteko presidenta: