Eüskal Herriko bertso txapelketa Maulen bihar!

2017/11/03a

kantutxapelketamikro.jpg

Neskenegün hontan, Mauleko Jai Alaian, Eüskal Herriko bertso txapelketaren finalerdiak dirate.
Arrestiriko 5 orenetan hasiko da, 3 oren iraünen düan lehiaka. Beñat Gaztelumendi, 2013an finaleala heltü zena, Benat Iguaran, Etxahun Lekue, Julio Soto, Nerea Elustondo eta Nerea Ibarzabalen artean eginen da zoin nausitze eder hau. Bertsolariak notatürik izanen dira eta eginen diren zonbanakek balio ükenen düe Finalean sailkatzeko.
Finalerdi honentako, 1500 bat lekü baizik ez dirate eta jadanik 500 beno haboro saldürik izan dira.
Finala abentüaren 17an igaranen da, bena hartara joaiteko ez da haboro lekürik baratzen. Neskenegün hontako leküak salgei dira Xiberoko Botzean, 15 eurotan. Ikastolak ere bazkari bat antolatzen dü, lehiaka aitzin, Sohütako gelan. Izenaren emaiteko : 06 81 81 14 39 telefona zonbakiala deit.
Neskenegün hontakoaz xehetarzünak hartzen dütügü Xan Alkatekin :