Eüskal Herriko Protestantismak 500urte badütü

2017/11/03a

eliza.JPG

Düala 500 urte jadanik, protestantisma edo higanautgoak errelijionea iharrausi züan. Ipar Europatik abiatürik, Europa osoan hedatü zen. Eüskal Herrian Xiberoko gaintitik heltü zen, Biarnoko aüzoek ekarririk, bereziki Nafarroako Margarita eta Joana Albretenganik. Baxenabarre eta Xiberoa dira, arren, lehen-lehenik izan erreforma hortarik honkirik. Eüskarazko lehen izkiribiak protestantismatik abiatü dira, Joanes de Lizarraga izeneko jaunak testamentü berriaz egin ützülpenetik hasirik. Gerla, bakearen egite eta berriz ere gerla… orohar, haatik, eüskaldünak abilki jokatü ziren errelijioniarekin eta ez zen beste eremü haboroxeetan bezain beste basakeriarik agitü heben.
Jean-Louis Davant: