Basahaideak dokümentalaren aitzin estrena igante hontan

2017/11/09a

basahaideak elsa oliarj.jpg

« Xiberoa zinez » egünak arrahorra dira astebürü hontan. Igantean, « Basahaideak" filma dokümentala ikusgei date. Elsa Oliarj-Ines-ek filmatu dü Oihan bere anaiak muntatü düan egitasmüa, hots "Oihaneko zuhainetan” diskaren moldatzea. Hala, Xiberoko dozena bat kantari nolaz eta zentako kantan hasi eta jarraikitzen düen ikusiko dügü, besteak beste. Arren, « Basahaidea » dokumentalaren ikusteko, hitzordüa igante arrestiriko 6etan emanik da. Ondotik, kontzertü bat badate eta hor xüxenka ariko dira « Oihaneko zuhainetan » diskako kantariak. Horik oro Mauleko Maule Baitha zinegelan. Azkenik, trago baten edateko parada badateke, Zinka ostatüan.
Xehetarzünak Elsa Oliarj-Ines filmegilearekin :