Frederic Larranaga, Kako etxaltekoa

2017/11/13a

lurzaindia bazkaria.jpg

Lurzaindia alkartea Arrokiagako etxalte baten erosteko kanpaina berri bat egiten ari denez, aste ondar hontan süstengü egünaldi bat igaran da, Ozazen. Bazkarian jente izan da, filmak eztabada sortu dü eta kontzertüek arrakasta üken düe.
Egün horrez baliatü gira bere etxaltearen erosteko gisan lagüntürik izan den laborari baten ezagütza egiteko. ‘Lurzaindia' beno lehen GFA izeneko alkarte bat bazen eta 2008an laguntu züan Frederic Larrañaga plantatzen Ainharbeko ‘Kakoa' etxaltean. Plantatze hartarik abantxü 10 urte igaranik, etxalte honen berri hartu dügü.
Frederic Larrañaga, 'Kakoa' etxaltekoa :