Telethon-a ospatüko da Axpildako ADAPEIan

2017/11/15a

celine urruty.JPG

Aurten, ebilaldi bat antolaturik date Axpidako ADAPEIan. Ezindürak dütüenak enplegatzen dütüan egongia hau, langüne bat izateaz gain bizilekü bat da ere 70 bat jenterentako. Oilasko eta ahate hazgia, baratzegintza lekü, bai eta beste motako lanak ere joanarazten dütü, astelehenetik ostiraleala.
Abentüaren 10ean, lehentze, ebilaldi bat antolatürik date hor 'Telethon’ delakoaren barne. Hontan parte sartzeko, 5 euro baizik ez da galtatüko. Prezioaren barne, leküko mozkinekin adelatü bazkari bat eskentüko da. Izenaren emaiteko, 05.59.38.54.70 telefonala deit edo château.espiute@adapei64.fr helbideala mezü bat igor.
Xehetarzünak oro emaiten deizkü Celine Urruty, Axpildan bizi den xiberotar andereak: