Anita Lopepe eta Eric Etxart EH Bairen izenean lehiatüko dira Legebiltzarrealako bozketara

2017/05/23a

ehbai2017.jpg

Anita Lopepe Baxenabartarra date Pirineo Atlantikoko 4.bozka eremüko EH Bairen haütageia, Eric Etxart Urdiñarbetarra dükealarik ordezkari. Eüskaldün, ekologista eta exkertiar bezala aurkeztü düe beren haütageitza. Hüllaneko dinamiketan bermatzen düe beren eskentza politikoa. Izan dadin laborantxarentako ala ekonomia zabalago batentako edo ekologiarentako, lekükoi pentsatü behar dela üdüritzen zaüe. Jentartean diren desplomü handien xüxentzeko, hontarzünak eta lana behar direla partekatü dioie. EH Bairek, Jean Lassalle oraiko depütatüa eta haren ordezko den Barthelemy Aguerre ez dütü haütagei egoki bezala ikusten, ez direlakoz ez euskal institüzione berriaren alde ez eta bakegintzako ürratsetan parteliant izan. Macronen mügimentüa ere ez dü hontzat hartzen, pentsatzen beitü bere politika liberalak min eginen deiela 4.bozka-eremüko lürraldeer.
Anita Lopepe :

Eric Etxart :