Haurrik ez da haboro sortüko Olorueko ospitalean !

2017/11/23a

olue ospitalew.jpg

Abentüaren 21etik goiti, Olorueko amategian ez da haboro haurrik sortüko. Ondorioz, Donapaleü edo Pauerat joan beharko da! Amategia zerratüko da bena emazteen jarraikitzeko güne bat zabaltüko da 8 emagintsa eta 8 lagüntzalerekin. Noiztenka, Pauerik jinen direlarik Ginekologo eta Pediatrak. Amategiaren zerratzeko arrazu nausia izan da Ginekologo eskaza. Orai artino hor ziren biek, kasik 70 urte badüe eta erretreta hartüko düe. Indar handiak eginik izan badira ere, ez da atzaman bedezirik Olorurat jiteko.
Arren, orai lehentarzüna da kalitate handiko güne baten plantan ezartea, kartieleko emazteer jakinaraztea eta berriz biltzea beste leküetarat joan diren emazteak. Hortarako, komunikazione plan baten txütik ezarten ari dira facebook güne bat ere zabaltu düe.
Valérie Friot-Guichard Oloroneko ospitaleko züzendaria :