Touareg-entako irrati baten sortzera lagüntzen düe Xiberotar zonbaitek!

2017/11/29a

radionomade.JPG

Niger herrian den irrati baten lagüntzeko, Xiberoko jente multxo batek sos biltze kanpaina bat abiarazten dü “Crowfunding” delako baten bidez. "Radio nomade" izena düan irratia, ibiltari diren Touareg-en botza izan nahi da eta lotüra egiten dü erremü handian barreatürik direnen artean.
Irratiaren bidez nahi da formakuntza lan bat egin, bereziki emazte eta haurrentako ; kultur sailan ere, Touareg-en kultura biziarazi nahi dü irratiak .
5000 euro biltzeko xedea bada dagun arramaiatzeko eta emaitza egiten da internet en bidez, helloasso webgunean . Bestalde, dagün bedatsean gaüaldi bat eginen da xiberoan nomade irratiaren sortzailearekin.
Radio Nomade-ko Serge Ilpron :
Laurentx Etxegoin :