Eüskararen sorterroetaz mintzaldi bat

2017/12/01a

enaut etxamendi.jpg

Mauleko herriak Sü Aziak alkartearekin partaidetzan antolatzen dü bihar goizanko hitzordüa. Eñaut Etxamendi date kümita, edo hizlaria. Harek tesia bat idatzi dü, zointan eüskara eta hizkuntza indoeuroparrak parekatzen dütüen. Ezi, 19. mentetik erranik da eüskara ez dela hizkuntza indoeuroparra, hots ez dela Europako hizkuntzen familiakoa. Eñaut Etxamendik dio eüskara hizkuntza indoeuroparren arbaso edo aitzinekoa dela. Horren segürtatzeko, 4.000 hitz beno haboro ikertü dütü eta beste hizkuntza hanitxekin parekatü. Horik oro esplikatüko dütü mintzaldian.
Argiago izateko, Roger Courtois jaunak lagündüko du bideo elibatekin.
Hitzordüa neskenegün goizan 10:30etan Mauleko Zerbütxügüneko ‘Irati' bilgian.
Eñaut Etxamendi :