Boliviar antzerki bat bihar Maulen !

2017/12/05a

peligro.jpg

Asteazkenean, Boliviako antzerki talde bat Maulera jinarazten dü « Boliviarekin alkartarzüna » alkarteak. Boliviako "Alto Teatro" konpainiak, « Peligro » antzerkia emanen dü. Ikuskizün hontan lan mündüko arrenküra hanitx aipatürik dirate. Inprobisazione hanitx badü Boliviako antzerkigintzak, eta müsika joiten düe ere. Antzezlariak espainolez ari badira, ützülpena ere segürtatürik date. Bada hilabete bat antzerki taldeak Frantzian gaindi emanaldiak egiten dütüala ; Maulekoa azkenetarik bat date.
Hitzordüa asteazken gaüan Maule Baitha zinetegian, 8 orenetan.
"Alto Teatro"-ren ützüliaren eramailea:
Ondotik, gaüaldiak jarraikiko dü jateko eta edateko beitateke Zinka ostatüan