Dantz'haka ikusteko azken paradaz hüllantzen gira

2017/12/06a

dantzakhaa.jpg

Barkoxeko herriak aurtenko üdan eman düen Dantz'haka ikusgarriaren abentüra ürrentzeala heltzen zaie. Abentüaren 16an Lehuntzen emanik beitate eta azkena Maulen abentüaren 23an . Dantz'haka barkoxtar gazteak arizale düan ikusgarri bat da, dantza, kantore, musika, antzerki eta bideo nahasten dütüanak.
Patrick Queheille "Kanpo"-k dü taldea eraman eta erran behar da orai arte arrakasta ejer bat bildü düala. 2 oren irauten dü eta Eüskal herriko 3 gertakarietan oinarritzen da. Orreagako güdüka, Matalazen historia eta Gernikako bonbardaketa.
Leküak dagün astelehenetik goiti salgai, Barkoxeko Vival-en, Mauleko Xibero-Bion, Atharratzen unimarché saltegian. Ikusgarriaz beno, abentüra hortaz galtegin deiogü berri Patrick Queheille Kanpori :
Ikastolako besta batzordeen kideak :