20 urte Muskildiarrek ez düela maskaradarik eman!

2017/12/14a

MASKARADAWEB.jpg

Urtarilaren 7an düe lehena emanen, eta « Hur Xenda » azken ikusgarrien ondotik, hots ürrietatik goiti, bertan lotü dira maskaraden prestatzeari.
Orotara, 16 jelkaldi eginen dütüe Xiberoan gaindi. Maskarada horietan, 35 bat gaztek parte hartzen düe, beste hainbeste lagüntzale badelarik. Horietarik diren dendariek lan handia egin eta egiten jarraikitzen düe.
Düala aste zonbait hasirik, astebürü oroz mustrakak egiten dütüe, astearen lüzaran, aldiz, taldeka ari direlarik. Egüberriko bakantzetan, haatik, üsüxka bildüko dira, urtarilaren 7ko prestik izateko. Hona agerraldi edo jelkaldien egünak:
Urtarilaren 7a, igantea: Muskildi
Urtarilaren 14a, igantea: Pagola
Urtarilaren 21a, igantea: Atharratze
Urtarilaren 27a, neskenegüna: Ainharbe
Barantailaren 4a, igantea: Lexantzü
Barantailaren 11a, igantea: Urdiñarbe
Barantailaren 17a, neskenegüna: Gamere
Barantailaren 25a, igantea: Eskiula
Martxoaren 4a, igantea: Altzürükü
Martxoaren 10a, neskenegüna: Idauze
Martxoaren 18a, igantea: Lakarri
Martxoaren 24a, neskenegüna: Maule-Lextarre
Apirilaren 1a, igantea: Barkoxe
Apirilaren 8a, igantea: Hoki
Apirilaren 15a, igantea: Larraine
Apirilaren 22a, igantea: Muskildi
Xabi Elgart :