20 urteen ospatzearekin batean, beste ikusgarri bat eskentüko deikü Kompany Beritzak

2017/12/19a

UDABATEZ.jpg

Berritza dantza konpainiak 20 urteak ospatzeko, « Üda batez » izena düan dantza ikusgarria emanen du 2018ko negüan. Hau da jakinarazirik izan bere azken biltzar nausian.
« Uda batez » , eüskal mitologia eta tradizionetik abiatzen den balleta da ; Joana Etxartek asmatü ipuinak kontatzen dü 3 egünez igaraiten den drama bat, « Goizean goizik " kantore famatüa delarik ipuinaren haria.
Orotara, 18 dantzari haütatürik izan dira, denak Xiberoko dantza eskoletakoak ; koregrafia eramanen dü Fabio Lopez Miarritzeko dantzariak ; taulada moldadüraz eta jauntsietzaz ardüratüko dira, berriz, Juana eta Ddiddue Etxeberri, müsikaz, aldiz, Andde Irabarneko Lankian Bermagian sala bat antolatürik dateke trebatze horientako.
Dominique Espil Kompany Beritzako bürüa: Joana Etxart eta Ddiddue Etxeberri « Üda batez » ikusgarriaz:
Joana Etxart eta Ddiddue Etxeberri Üda batez ikusgarriaz :