Mauleko pastoraleko mustrakak neskenegün hontan abiatüko dira !

2018/01/10a

antso handia.jpg

Pastorala “Belako zaldüna” deitüko da ; hortarako libürüxkan pastoraleko bertsetetaz gain Belako zaldünaren historiaz llabürpen bat badate Joel Larroque-ek hontürik. Belako zaldüna 1709tik 1796.urtea arte bi bizi izan zen ; lehenik militar gisa 18 urtetarik aitzina, eta erretretan idazle gisa.
1738an, hots 29 urtetan kanoi mota bat asmatü züan. Bestalde 1748an euskal gerlari saldo bat osatu züen frantziako erregearen zerbütxüko, Royal Cantabre errejimentüa izenekoa.
1749an Erretretan sartürik Xiberoala arra utzuli zen eta idazten jarri. Militar aipamenetaz gain “Histoire des Basques depuis leurs origines jusqu’à 1748” izeneko libürüa idatzi züan.
Audela ordünko eüskal hiztegirik handiena ere idatzi zuen hebreera, grekoa, zeltikoa, bretoiera, arabiera, latina, gotikoa, espainiera eta italierazko ützülpenekin.
1767tik aitzina Xiberoako gorteetan abokatü gisa erauntsi zuen.
Joel Larroque :