50 urte ospatzeko ikusgarri bat prestatzen düe Paueko eüskaldünek

2018/01/11a

lagunt eta maita.jpg

Paueko « Lagunt eta maita » eüskaldünen alkarteak 50 urteen ospatzeko ikusgarri bat emanen dü Paueko Zenith-ean. Mustrakak neskenegün oroz badütüe. Astean zehar animaziona andana badelarik Paueko eüskal etxean : Dantza, kantore eta eüskara kurtsoak, eta aitzineko astetik goiti mus lehiaka antolatzen düe.
50 urteak igaran urtean bete badütüe, Zenith-a ez beitzen libro, barantailaren 24 hontan emanen düe Bihotza Mintza ikusgarria. Oren bat beno haboroxeagoz dantza kantore eta bideoak jüntatüko dütüe 60 arizalek.
Leküak salgai direla 05.59.02.09.43 zenbakialat deitzez edo Zenith-aren webgunean.
Frantxoa Challet « lagunt eta maita » alkarteko presidenta :