50 galtoer arrapostü bakar bat egin dü ELB-k !

2018/01/11a

pampi.jpg

Barkoxeko Uhartea ahate hazkuntzan izan zen mobilizazioarengatik, Mauleko jendarmerian, oren batez galtaketatürik izan da, Panpi ste Marie ELB sindikateko idazkaria ; pausatürik izan zaion 50 bat galtoeri ez dü arrapostü eman baizik deklarapen bat egin.
Hala nula, ELB sindikata ez zela ogendant afera hontan, konzientzia baten alde lan egin düala eta Barkoxeko ahateak ez badira hil 300 bat lagüntzaileri esker zela.
Auzitegiala afera eramanik bada, han mintzatüko dela ELB hitzeman dü sindikataren ordezkariak
Ahate hazlea, barkoxeko auzapeza eta ELB entzunik, orai ikusi beharko da prokuradoreak afera hau auzitegiala eramaiten düanez edo ez.
Pampi Ste Marie, ELB-ko idazkaria, hedexuritegitik elkitzekoan :