Basabürüko 3 sü ehaile "historiko" joaiten dira!

2018/01/15a

suehaileakatarratze.jpg

Atarratzeko sü-ehaile güneko hiru etxekizale erretretalat joan dira, igaran aste ondarrean. 1980 hamarkadan hor sartürik, hiruek 30 urte beno haboro iragan düe. Tito Egozcuék eta Pierre Carrerek sü-ehaile gisa eta Jean-Yves Pribatek bedezi bezala.
Epe lüze hortan, kanbiamen handiena ekarri düana “bip” delakoaren agertzea izan da. Lehen, deiadarra mintzatzen zelarik ez beitzakien zer eta non agitü zen, eta nor joaiten ahal zen. Orai, haatik, ‘bipper’ delakoan dena idatzirik da.
2017an 237 interbentzio egin dütüe Basabürüan, igaran urtean beno 30 haboro. Jakin behar da eskü hartzeetarik %80 jenteen lagüntzeko dela; gaintikoa süte eta beste.
Oraitik aitzina, 19 dirate Atarratzeko kasernan. Eta jakin behar da nahiantak txerkatzen dütüela.
Jean "Tito" Egozcué erretretaren harzalea:
Pierre Bercetche kaserna bürüa :