Xiberoko Turisma Bülegoak webgüne berri bat badü !

2018/01/23a

soulewebguneweb.jpg

Urte berriarekin webgünez kanbiatzea erabaki dü Xiberoko Turisma Bülegoak, Ipar Eüskal Herriko beste lürraldetakoak bezala.
Zaharberritürik izan da eta beste turisma güneekin edükiz partekatürik. Horrek erran nahi dü alkarlan bat eraman düela, bai webgünearen sortzeko bai eta honen edükiz hazteko ere. Hola, datü base edo ‘base de données' delako bat badüe alkarrekin, informazionen hobeki partekatzeko.
Webgünearen ezagützeko, 4 pertsonaje sortü dütue, 4 sail desbardinen irüdikatzeko.
- Naiak mendia eta izadiarekin lotüra düana oro presentatzen deizkü (ebilaldiak, kirolak inganioak…)
-Peiok hondarea esplikatzen deikü.
-Imanolek jangüneak aipatzen deizkü
- Eta Maitenak, bere amarekin batean, taldeko elkaldiak zerrendatzen dütü.
Webgune zaharrean agertzen den agenda eta beste ezagügarrietaz gain, lo egiteko leküak erreserbatzen ahal dirateke Xibero osoan, webgüne hortarik.
Xehetarzünak Maite Hontas-Erbin Turisma Bülegoko langile eta webgunearen joanarazlearekin: