Müsika ere bada Mauleko Kültüraroan

2018/01/25a

gabachomarocweb.jpg

'Gabatcho Maroc' taldearen kontzertüa badate neskenegün hontan Maule Baitha zinegelan. Mauleko Kültüraroaren barne antolatürik da, jakitez talde hontako kideek ez düela üsü kontzertürik emaiten.
Taldea mundü osoan ebilirik da, bena ohartü dira beren etxe üngürüan ez züela seküla kontzertürik eman. Hortarako, heben gainti ützüli bat abiatürik düe.
Taldean 8 sonüjoile badira, eta sortalde, sartalde eta Afrikako müsika tresnekila ari dira.
Kontzertüa neskenegün gaüan Maule Baitha zinegelan 21:00etarik aitzina.
Chrystelle Mange: