Kantorroaz aritzeko parada arrats hontan!

2018/01/26a

kantorroazweb.jpg

Ez balin badakizüe gaur zer egin, eta lagünen artean kantatzea maite balin badüzüe, gaur berean Bildozerat agertzera kümik zidee.
Barkoxen kantalzaleak hilabetean behin alkartzen diren bezala, Pettarrean ere talde bat biltzen da. Algarganatze honentako, pretenzione bakoitxa da, sinpleki kantan aritzea. Gazte ala ez hain gazte, jileari galteginik zaio kantore batekin jitea, besteek ikas dezaen.
Hitzordüa, gaur 20:00etan, Bildozeko ‘Biltegia' ostatüan. Ontsalaz, hilabeteko azken ostirale güziez biltzekoak dira…
Pette Jaragoien :