Adinetako etxeen egoitzetan, greba egüna

2018/01/30a

ehpadweb.jpg

Mauleko ospitaleko CGTko kide den Sandrine Maly-ek tratü txar institüzionala salatzen dü. Itxürakeria baizik ez dela lantzen dio, administrazioak galtegiten dütüan paperak betez. Denborarik ez dela adinekoetaz axolatzeko, presaka ari direla ez beita aski langile eta ez direla bürüzagietaz entzünik sendi.
Audela Mauleko kasüan, bürüzagiak Mauleko eta Olorueko adineko etxeen ardüraren ükeiteak , ez dü afera aisatzen.
Sandrine Malyeri üdüritzen zaio, adinekoer behar den zerbütxüaren emaiteko, langiletarik hasiz, ardüradünetara arte denek behar lükeela mobilizatü, estatüaren eretzean pezü haboro ükeiteko eta behar diren baliabideen ardiesteko.
Egünko mobilisazioaren kari, ordezkari sindikalistak Pauben errezebitürik dirate, Lürraldeko osagarriaren egitüraren ganik.
Sandrine Maly CGT-ko kidea :