Presonetaz antzerki bat gaur Oloruen

2018/01/30a

longuepeineantzerkia.jpg

Aktüalitateak presontegietako zainzalen aldarikapenak mahainen gainean ezarri deizkü, bena presontegietan bizi direnen errealitatea ez da seküla aipatzen.
Antzerki baten bidez bizitza hortaz jabe ahal gintazke arrats hontan berean Oloruen. “Une longue peine” deitzen da “La compagnie des hommes” antzerki taldeak emanen düan obra.
Lau antzerkilari taulan gainen, lauak preso ohi : Alain 50 urte, 14 urtez preso egonik. Alain 74 urte, 35 urtez. Eric, 52 urte, 19 urtez. Louis, 69 urte, 18 urtez.
Bakotxaren bizipenez da lana eginik : 10 urtez isolamentüan egon ondoan, eki itzaltze baten ohitzapena, 9 urtetan lehen kondena, edo hil den semearen ehortzetalat joaiteko debeküa, besteak beste.
Favela baten itxüra den mündü bat zaikü hor agertzen, azkarra garraile, non denak denetaz mesfidatzen dire, non ez den deusere egitekorik, non jentetarzüna galtzen den…
Une longue peine antzerkia gaur, 20/30 tan Olorueko "Les Juliotte" gelan…Antzerkitik landa, preso izan diren antzerkilariekin eztabaidatzen ahal date…
Louis Peregot antzerkilaria eta preso ohia :