Barnekaldeko ekonomiaren süstatzeko hitzarmen bat Eusko eta Pays Basque au Coeur-en artean

2018/01/31a

eusko.jpg

Iparralde barnekaldeko ekonomiaren builtarazteko, « Pays Basque au cœur » eta ‘Euskal monetak’ hitzarmen bat izenpetü düe.
10 urtez Pays Basque au cœur alkartearen "chèque cadeau"-eri esker 4 milio euro beno haboro eskeinirik izan da. Oraitik goiti opari txeke horiek euskoz pakatzen ahal dirate.
Audela opari txeke horiek legar eta karga sozialetarik kanpo dira, beraz enpresabürü eta langile oroentako primak beno interesgarriago dira .
Hitzarmen horri esker Pays Basque au cœur eta Euskal moneta barnekaldean haboro hedatzeko manera bat da.
Euskoa frantziako lekuko moneta azkarrena da, 700.000 eusko trukatzen dira Iparraldeko 600 saltegietan.
Claire Orabe "Pays basque au coeur"eko langilea :