Kabaret gaüaldi bat Muskildin

2018/02/02a

kabaret.jpg

Lürzaindiaren alde, Muskildi bizi alkarteak urte oroz bezala kabaret gaüaldi bat antolatzen dü non kantoreak eta lehenoko istorioak üztartuko diren. Hortako lehen partean Inganamundo date Jean-Mixel Bedaxagar istorio kontalari gisa, Mixel Etxekopar eta Sacha Standen-ek sonüz lagüntürik.
Ondotik Mairu dantza taldea date, Mirentxu Aguerre eta Xabier Itzainak emanik. Horiek europa, amerika eta afrikako ahaideak emaiten dütüe.
Gaüaldian irabazitako sosek Arrokigako Escanda etxaldea erosteko lagündüko düe.
Gaualdia neskenegün gaüan Muskildiko Posonpes gelan date 9tarik aitzina.
Popol Boscq Muskildi Bizi alkartekidea :