« Zer lizateke Euskal Herria pilotarik gabe ? » Arrapostürik ez dü Iparraldeko Pelota Batzordeak.

2018/02/05a

Iparraldeko Pilota Batzordea BNa.JPG

Xare, Joko Garbi, ala Pasaka bezalako modalitateen geroa zoin ülün den ikusirik eta urte oroz lizentziadünen nonbrea ttipitzen dela ikusirik, hats berri baten hartzeko, bere xedea presentatü dü batzordeak, atzo Mauleko Agerrian egin düan biltzar nausian.
Euskal Herriko Hiri alkargoarekin harremanetan dela jakinarazi dü, pilota kirol bat baino haboro, ondarre bezala ezagütürik izaiteko. Helbürüa delarik, eskoletan pelotaren alde güzien erakastea.
Trebazaileen formakuntzan hasirik lana ere jarraikitzeko nahiküntea erakutsi dü, eta emazteen leküa ere haunditü nahi düe.
Komünikazio mailan ere, indar eginen dü, gazteek hanitx erabilten düen xare sozialetan bereziki.
Henri Erandonea :