Familien egün arrakastatsüa Sohütan

2018/02/06a

familieneguna.jpg

« Ontsa ene korpitzean, ontsa ene bürüan » lemaren üngürüan Xiberoko haurrak, gazteak eta beren etxenkoak kümit ziren iragan neskenegünüan familien egünean parte hartzeko.
Sohütako herriko gelan eta eskola püblikoan zer nahi aktibitate, atelier eta ikusgarri proposatürik ziren.
Famili hanitx hüilantü zen, haurtzaroaren üngürüa ari diren zer nahi alkarte edo egitüren ezagützaren egiteko, haurrak jostakatü zirelarik.
Oso botzik agertü ziren antolatzaileak, parte hartzea hona izan beitzen.
Ondoko aste eta hilabeteetan, etxenkoentako formakuntzak eta beste hitzordü franko proposatüko dütü « Le collectif Souletin» alkarteak.
Odile Jungas Le collectif Souletin-eko langilea :