Pitzgarri, gazteentako beti proposamenez beterik

2018/02/07a

pitzgarri1.jpg

« Kilomètre soleil » -en kari Pitzgarri alkarteak egonaldi eta jünta bat antolatüko dütü dagün asteetan.
Orhitaraz dezagun « Kilomètre soleil » alkartarzün kanpaña bat dela, jenteak gai batetaz sentsibilizatzeko. Aurtenko geia herbaltarzüna date, eta lema « Desbardin bena anai, alkarrekin bizi herbaltarzüna ».
Barantailaren 21etik 23alat; egonaldi bat antolatüko düe Idauzen ; hori 6 eta 11 urte artekoentako eta beti herbaltarzünaren üngürüan date.
Bestalde, Martxoaren 4ean jünta handi bat antolatürik date Maulen; hor ere hainbat atelier antolatürik dirate herbaltarzünaz ; izan handisport ala beste. Bildütako sosak xiberoko « alkarrekin bizi » alkarteari eskeinirik dirate.
Xehetarzünak Pitzgarri alkarteko Babeth Elissondo-rekin :