Departamentuko lehen saria eraman dü Jutsiko Jean Claude Aguerre laborariaren behi saldoak

2018/02/08a

jcaguersaristaturik20180208.jpg

Urtez eta urte eraman lana troparen hobetzeko saristaturik izan da ! Saria emanik izan zaio bere etxaltean, laborantxa lizeoetako ikasle, haütetsi eta üngürüneko laborarien aitzinean !
37 ektarra soho eta 7 ektarra artoekin hazten dütü 450 ardi bürü gorri eta 45 behi gorri. « Herriko » markarekin eramaiten dü behi tropa, erran nahi beita etxaltean sortü, hazi eta gizentarazirik direla bere kabaleak.
Etxalteak segida bat ukenen du, bere semea laborantxan plantatü berri da ardi sailan.
Jean Claude Aguerre saristatürik izan den Jutsiko laboraria :
Guy Estrade Departamentüko laborantxa kanberaren lehendakaria :