4 egün eskolan bena ez haboro!

2018/02/12a

eskola.jpg

2018-ko sartzean, 4 egünetako erritmoa haütatu da Xiberoan ! Gogoeta eramanik izan da partaide güzien artean Xiberoa poloan.
Ikas urte hatsarrean hitzemanik izan zen bezala urtea baliatü da inkesta baten eramaiteko etxeko, erakasle eta herriko etxeen etzean !
Kasik denak ados ziren 4 egunetarat berriz ützültzeko ; erakasle eta etxeko gehiengoak erran düalakoz haurrak akitürikago direla asteazken goizetan joan behar direlarik.
Orai gogoetak jarraikitzen dü ikusteko asteazkenetan inganio zentro bat plantan ezarteko beharra badenez edo ez ; aztertüko da ere euskarazko zentro baten beharra ; hortarako inkesta bat egiten ari dira memento hauetan !
Jean Pelle Iriart Xiberoko ordezkaria Eüskal Hirigüne Alkargoan :