Barkoxen jente bazen neskenegünean

2018/02/13a

natxo.jpg

Gaüaldi ezinago ederra iragan da Barkoxen, Natxo de Felipe, Oskorri taldeko kantari famatüarekin.
Gaüaldi sinplea, 60 bat jenteren aitzinean, zointan, bere gitarrarekin, Natxo de Felipek kontatü düan bere ebilbidea, artetarik kantore famatüenak emanitez Barkoxeko kantariekin batean.
Aipatü dütü bere biziko memento nausiak, gazte denbora Bilbon, eüskararen ikastea, Gabriel Arestiren ezagützea bai eta memento txarrak ere: Francoren garaia eta eta ETA erakunde armatüaren mehatxüak.
Ororen bürüan, gaüaldiaz botzik ziren barkoxtarrak eta Hebentik alkartea, honi esker plantatü ahal izan beita.
Maite Lephaillek erreportaje bat egin deikü: